Arla

 

 

Perrine eta Bastien Laborari Gasna Egileak

Hainbat urtez langile egon ondoan, 2018ko udazkenean Donaixti Ibarreko Arla etxaldean instalatzeko aukera ukan dugu Lurzaindia egituraren sustenguari esker.

Geroztik, Arbailetako oihanen magalean hazten dugu gure buru beltz ardi tropa.

Urtarriletik ekaina arte ardiak eskuz deizten ditugu eta esne guzia etxaldean berean transformatzen dugu gasna desberdinak proposatzeko asmoz : ardi gasna idorra (AOP Ossau-Irati sormarkakoa)

Gasna freskoak : laktikoak, laukia, zenbera, fet’arla, eta esnekiak

Maiatzetik urrirat gure ardiak borturat eremaiten ditugu. Gure etxaldearen gainekaldean aurkitzen den Beltxu mendirat alharazten ditugu. Arteia husteko parada da guretzat, ta belarren egiteko sasoina, neguko bazka ukan dezagun.

Azaroan axurien sortzea hasten da eta gure sasoina berriz hasten..

 

Urte guzian gure ardiak kanpoko alhan haziak dira, udan egin bazka idorra ere emaiten diegu ta zerealak etxaldetik ahal bezain hurbil erosiak (artoa, luzerna, garagarra eta baba).

Hastapenetik, laborantxa biologikoaren oinarrian lan egiten dugu, gizaki , natura, eta kabalen errespetuan.

Salmenta xuxena gure proiektuaren oinarrian da, balorizatu nahi baitugu bururaino gure kabalek eskeintzen ahal daukutena (Tokikon, AMAPetan…).

Tokikon atxemanen dituzue gure mozkinak sasoinen araberan, gasna idor, gasna fresko, axurkia, merguez eta ardi lukainkak.