Etxexuria

 

 

Jean eta Nicolas Mendiboure

Etxexuria Irisarriko karrikatik hurbil da. 2009a arte ardi esnadun eta haragitako behi hazle zen osabak erretreta hartu zuen. 2015ean, etxondoa eta funtsak erosi genituen baratzezaintzan plantatzeko. 2016ko abiatuak ginen.

Bi hektarea eta erditan sasoian-sasoiko baratzekari biologikoak ekoizten ditugu, 2000 metro karratuko berotegiekin batean. Horri esker mota orotako baratzekariak proposatzen ditugu urte osoan, nagusiki zuzenki salduz ekoizle saltegietan, baita AMAP, erosle elkarteak direla medio ere.

Landare gaiak Lekorne Garroko kooperatibatik sarrarazten ditugu (Irisarritik 15 kilometrotan) 4 baratzezainen artean muntatu lantegitik.

Gaur egun, 40 bat baratzekari mota lantzen ditugu, izan entselada, izan tomate, porru ala lur sagar goxo, langile batek eta aprendiz batek lagundurik.

Bost urte iragan ondoan , 2021eko urtarrilean, 50 bat fruitu arbola landatu genituen (gerezitzeak, sagartzeak, aran ondoak, udare ondoak, mertxikatzeak, abrikota ondoak) lan ildo orotarik garatzeko; ondoko urteetan landatzen segitzeko xedea dugu. Lehenago, pentzeen inguruan landatu zuhaitz hesien jarraipena da (1200 metro luze, 1800 zuhaitz eta zuhaixka) belar eremu batean bionaniztasuna gehitzeko gisan.