Luma

 

 

Bernadette eta Pettan

Bernadette-k laborantxan jarraikitzeko xedez, Gabadi Bidainian, laborantxa proiektu berri bat abiatu zuen 2013an. Oilo errule eta urtxokume hazkuntza plantan jarri zuen orduan.

Gaur egun, lanbidez aldatu ondoan, Pettan semeak juntatzen du etxaldean.

Oilo hazkuntzak, Laborantxa Biologiko eta Idoki baldintza agiriak segitzen ditu. Oiloek egun osoan kanpoko zuhaitzpe eta belarretan ateratzen dira. Etxaldean berean moldatzen diegu eguneroko zaldarea, zerealak egin ahala hurbiletik jinaraziz (artoa, «méteil»a, soja, osagarri eta mineralak…). Egun oroz arroltzeak biltzen ditugu, eta ondorioz fresko freskoak banatzen.

Gure urtxo hazkuntza aldiz, gehien bat ostalaritzari zuzendua da, ez dituzu beraz urtxokumeak Tokiko-ko apaletan atxemanen.

Kalitatezko ekoizpenak ekoiztea eta guhaurk saltzea gustukoa dugu, eroslearekin dugun harreman zuzena preziatzen baitdugu.