2016 an instalatu naiz ene lagunarekin, Claire, ogiaren egiteko. Duela gutti Amorotzen bizi gira eta etxean dut ene ogi bihia atxikitzen irina egiten eta ogia egiten ere.
Gure ogi guziak irin erdi osoarekin eginak dira, altxagarriarekin ere eta egurrezko labe batean erreak.
Laborantxa biologikoan gira, garrantzitsua baita guretzat natura errespetatzea eta kimika gabeko ogi bat egitea.
gure mozkinak:
ogi arrunta (irina gatza ura)
ogi haziekilakoa (irina gatza ura, liho, artoxehe eta artobeltz haziak)
Ezti/piku eta hur ogia
Mahats/intxaur ogia
Ezpelta ttipi ogia (irina eta altxagarria dena ezpelta ttipi erdi osoarekin)
arto/ogi ogia. (50% arto, 50% ogi)
zitroin bixkotxak
xokolatezko bixkotxak (olo pixka batekin)