Behauzen kokatzen da Isakenia etxaldea.
Laborantxa biologikoa oinarri, gasna , irin ta barazkiak ekoizten ditugu.
2009an Erramun eta Colettek etxaldea sortu zuten, eta 2019an Amaia eta Clement instalatu dira baratzegintzan.
Alpine arrazako 80 ahuntz hezten ditugu, eta esnea osoki transformatzen : gasna freskoa eta idorra proposatuz.
Urri erditan ahuntzak antzutzen dira eta otsailean pittikak sortzen.
Ahuntzak alha, belar luzerna eta etxen berean egin zaldariarekin (arto gorri, soja, meteia) hezten ditugu.
Lur errotazioentzat eta ekoizpena dibertsifikatzeko asmoz hainbat zerealen ekoizteko hautua egin genuen. Mota xaharreko haziak lehenetsiz, eta urtero selekzionatuz.
Hain xuxen, Arto Gorriarekin irina eta polenta egiten dugu, kolektiboki beste laborari batzuekin erosi eihera ibiltari bati esker.
Horrez gain, dilista berdeak eta ogi irina ekoizten ditugu. Etxaldean dugun eiherari esker, ogi bihia guhaurk irintzen dugu.
Bukatzeko, 40bat barazki desberdin ekoizten ditugu urtean. Negutegiak instalatu ditugu urte guzian barazki hauta zabal bat proposatzeko.
Euri ala ateri, lurra lantzea, urtez urte ontzea ta zaintzea, gure mozkinen kalitatea segurtatzea eta etxetik hurbil saltzea dira gure proiektuaren helburu nagusiak.